Gaur, Monseñor Romerori buruz hitz egingo dugu Óscar Arnulfo Romero 1917ko abuztuaren 15ean jaio zen Ciudad Barrios-en,1930ean, 13 urte zituela San Migueleko seminario txikian sartu zen. Geroago, 1937an San José de la Montaña seminarioan sartuko zen, San Salvadorren. Urte horretan bertan
Erromara joan zen bere teologiako ikasketekin jarraitzeko Colegio Pío Latinoamericano delakoan eta apaiztu egin zuten 1942ko apirilaren 4an, 25 urte zituela. Erroman Giovanni Batista Montini izan zen bere irakasleetako bat, geroago
Paulo VI.a aita santua izango zena.Obispoen konferentziako idazkari izendatu zuten 1968an. 1970eko apirilaren 21ean
Paulo VI.a aita santuak San Salvadorreko obispo laguntzaile izendatu zuen. 1974an Santiago de Maria elizbarrutiko obispo izendatu zuten. 1977ko otsailaren 3an San Salvadorreko artzapezpiku izendatu zuten, Luis Chavez y Gonzalezen oinordeko bezala,
Paulo VI.ak izendatu ere. Artzapezpiku karguaz jabetu zen. Artzapezpiku barrutian ustekabea izan zen Monseñor Romeroren izendapena, oso obispo kontserbatzailetzat hartua baitzen.
Behin baino gehiagotan, apezpiku laguntzaile zela eta apezpiku Santiago de Marian errezeloa adierazia zuen
Ebanjelioa lardaskatu egiten zela argudiatuz ideologia baten menpean jartzen zenean.Azkaenik, 1980. urtean hil zuten ospitale batean meza ematen ari zela.